Abertzaletasun esentzialistatik dialektikora (III): Nazionalismo iraultzailea

Egilea: Unai Apaolaza

NAZIONALISMO IRAULTZAILEA

Lan hau bukatzeko eta naziotasuna modu dialektikoan ulertu eta abertzaletasunaren eta ezkertiartasunaren sintesia ikusteko azken geltoki moduan ETA-k bere V. Batzarrean eta honen inguruan (1966-1968) egin zuen teorizazioari egingo diogu so.

Garai honetako dokumentuetan nabaria da terminologia marxista eta honi dagokion analisi metodoaren erabilera. Hala ere, ez du bere burua marxistatzat definituko, ezkertiartasunaren esparrua modu zabalagoan definitzen duen sozialistatzat baizik. Garai honetakoak dira ETA-k izan zituen lehen zatiketak ere, ETA-berri eta Branka. Lehenengoak aldagai nazionala gutxiesten dutelako eta bigarrenak ETA talde marxista-leninista bihurtu dela diotelako. Ez da erraza ETA-k egin nahi zuen lan ideologikoa, hots euskal nazionalismoa eta ezkertiartasunaren sintesia, egitea. Bide honetan ulertu behar dugu nazionalismo esentzialistatik dialektikora egiten duen jauzia.

Etnia eta naziotasuna

Nor da euskal nazioko kide garaiko ETA-rentzat? Galdera honi nahiko argi erantzuten dio V. batzarraren bigarren zatian onartutako programa ideologikoan. Lehenik eta behin euskal etnia definitzeari ekiten dio, hau kultura konpartitu batean eta batez ere euskaran oinarritzen dela esanez. Horrela, etniak faktore objektibo hauen kontzientzia hartzen duenean etnia hau nazio bilakatzen da. Ondorioz euskal nazioko kide litzateke, euskal kulturako kide, euskara jakin eta euskal kontzientzia lukeena. Nahiz eta teorian euskara ezinbesteko faktoretzat hartu, praktikan hizkuntza hau ez ezagutzeak ez ditu euskal nazioko ateak ixten; partaide izateko nahia edo borondatea gailentzen baita.

Pueblo: Es la parte oprimida de la comunidad nacional. En la situación presente es el conjunto de la nación vasca con respecto a los Estados opresores: Estado español y Estado francés. Estos estados se hallan al servicio de unas oligarquías española y francesa, en donde esta incluida la oligarquía de origen vasco, que es objetivamente extranjera y opresora.[i]

ETA-rentzat Euskal Herrian bizi den goi burgesia ez da euskal nazioko kide, eta hau arrazoitzeko erabiltzen duen argudiatzea horrela laburbildu genezake: Oligarkia statu quo-aren onuradun nagusia denez ez du berau aldatu nahi, eta momentuko egoeran euskal nazioaren zapalkuntza gauzatzen ari denez;  oligarkek zapalkuntza hori bultzatzen dute eta ondorioz ezin dira euskal nazioko kide izan.

Jarraian eta eskema baten bidez, ideiak antolatzen lagunduko digulakoan euskal nazionalismoak bere sorreratik 1968. urtera arte naziotasuna nola ulertu duen ikusiko dugu.


 

Iturria: Lanketa propioa. Vasconiaren eta ETA-ko V. batzarraren naziotasun ikuspegiak, oligarkia edo goi burgesia naziotik at uzten du statu quo-aren onuradun nagusi delako.

Esan bezala, euskara da oinarri oinarrizko faktorea eta hau garaiko dokumentuetan behin eta berriz azpimarratzen da.

Piedra angular de toda etnia y máxima característica de una nacionalidad, el idioma es el soporte de los demás factores que sin él dejarían de ser factores creadores de una personalidad étnica. Por eso un nacionalismo revolucionario deberá poner el máximo cuidado en la expansión y perfeccionamiento de la lengua, ya que ella es el medio por el que la criatura adquiere su condición humana. Gracias a ella progresa la comprensión intelectual de la humanidad y ella es el canal por donde llega la savia cultural del pueblo.[ii]

Euskarari ez zaio etniaren oinarrizko faktore izatearen papera bakarrik ematen, hori gutxi ez balitz, kontzientzia nazionalaren piztaile papera ere ematen dio ETA-k. Euskara ikastearekin kontzientzia nazionala pizten denez, ekintza hori burutzea nahikoa litzateke euskal nazioko kide izateko. Beraz, teorian esentzialistatzat hartzen den faktore batek, pertsona baten erabaki bati esker edo pertsona baten borondatea medio, pertsona hori euskal nazioko kide bilakatzen du. Ondorioz, autore askok esentzialistatzat hartzen duten faktore linguistikoa ez litzateke horrela izango ETA-rentzat. Aldaketa honek immigranteekiko perspektiba erabat aldatuko duenez, hau argitzea garrantzitsua da nazionalismo dialektikoa azaltzeko orduan.

Immigranteak eta naziotasuna

Euskal Herriak XIX. mendearen bigarren erdialdetik XX. mendeko 60. hamarkada arte jaso zuen immigrante kopurua izugarria izan zen. Historian zehar herrialde batek beste herrialde bateko hainbeste kide horren epe laburrean jaso izan ditueneko kasuak gutxi dira. Gainera, immigrante hauen nazionalitatea espainiarra zen ia bere osotasunean, euskal nazioaren biziraupena erasotzen duen naziokoa hain zuzen ere. Fenomeno honekiko haserako abertzaletasunaren jarrera bi nazionalitateen artean pareta edo lubaki bat eraikitzearena izan zen euskal nazioa salbatzeko helburuz. Horma hori arrazek mugatzen zuten, alde batera euskal arrazakoak leudeke eta bestera gainontzeko guztiak. Horrek funtzionatu ahal izan zezakeen immigrazioa masiboa izango ez balitz, baina hura ez zen kasua. Ondorioz, pareta hori zulatzen hasi zen euskal arrazako (euskal abizenak dituztenak) kideak espainiar immigranteekin erlazionatu eta ondorengoak izaten hasi ziren momentuan. Zer nazioko kide lirateke ondorengo hauek? Jada horma lekuz mugitu behar zen eta euskal nazioko kide izateko euskal kulturako parte izan behar dela esango da, eta honek borondatea bezalako faktore bati egiten dio bide. Beti ere bere burua arriskuan ikusten duen nazio baten ikuspegitik ari garela gogoratu beharra dago, eta nazio honek bizirauteko ez duela  estatu batek eman dezakeen erreminta edo tresnarik.

Hala ere, hormak oraindik hor dirau eta immigrazioa aurrera doa. Azkenik euskal nazioak ateak ireki zizkion immigrazioari, beti ere  baldintza batzuk betez gero. Hau gertatzeko behar zen teorizazioa ETA-ren V. batzarraren inguruan gauzatu zen. Ikus dezagun nola gertatu zen hau.

Immigranteekiko ordura arteko jarrera errespetua eskatzera mugatzen zen, beraiek euskal nazioa errespetatuz gero ETA-k ere errespetatuko zituela esanaz. Ez da bide ematen teorian, praktikan gertatzen da, espainiar immigranteak euskal naziorako saltoa eman dezan. Hau IV. batzarretik aurrera aldatzen hasten da eta zerikusia du aldaketa honetan erakundea marxismora gerturatzeak, honek nazio borrokaz gain klase borroka kontutan hartzera bultzatzen baitu ETA.

Para ETA es claro que el trabajador inmigrado esta cuando menos tan explotado como el oriundo del país. Por eso en nuestra lucha revolucionaria pedimos la participación de todos los trabajadores que hoy viven en nuestro suelo, sin distinción de origen.[1]

Immigranteak bere osotasunean langile klasearen barruan sartzen ditu ETA-k. Ondorioz, hauek zapalkuntza soziala jasaten dutenez kontsekuente jokatu beharko lukete Euskal Herriak jasaten dituen bi zapalkuntzen aurrean, nazionala eta sozialaren aurrean alegia. ETA-rentzat bi borroka horiek banaezinak baitira, aurrerago ikusiko dugun moduan. Immigranteak horrela jokatuz gero euskal nazioko kide izango lirateke, kontzientzia nazionala eskuratuko bailukete. Egiten den arrazoiketa ondorengoa litzateke: Langileak ezkertiarra izan beharko lukeenez zapalkuntza ororen kontra beharko luke egon, bai zapalkuntza soziala eta, Euskal Herrian bizi direnez, baita nazionalaren aurka ere. Horrela langile immigratuak kontzientzia eskuratuko luke eta horrek euskara ikastera eramango luke.

A ellos y a sus hijos [ immigranteetaz ari da ], consideramos, desde luego, bastante mas vascos que esos capitalistas de largos apellidos euskaldunes, que se atreven a llamarse patriotas mientras no cesan de enriquecerse a costa de su propio pueblo…[iii]

Aquellos inmigrantes que se integren en Euzkadi se integran en el proceso de desalineación del Pueblo Vasco, forman parte de este.[2]

Immigrazioari ireki zaion ate hori medio, euskal nazioa bilakatu den subjektu berriari “Pueblo Trabajador Vasco” deituko dio ETA-k. Beregain dago euskal iraultza egiteko ardura, hau da, askapen soziala eta nazionala lortzekoa. Beraz immigrantea bihurtu daiteke euskal nazioko kide eta hori nazionalismo esentzialistatik atera garenaren seinale garrantzitsua da. Bide honetan ezkertiartasuna erabili da, edo alderantziz ezkertiartasunak nazionalismoa beste era batera planteatzea behartu du. Kontuak kontu, kritika asko ekartzen zizkion atal bat kitatuta uzten du  horrela ETA-k.

En ellos se utilizaba por primera vez la expresión Pueblo Trabajador Vasco (PTV), entidad que seria, según ETA, el motor del cambio social y de la liberación nacional y que estaría compuesto por todos aquellos que viven y trabajan en Euskal Herria. Este concepto zanjara para siempre dentro de la izquierda abertzale el debate sobre la postura a adoptar frente a los inmigrantes.[iv]

Ezkertiartasunaren eta nazionalismoaren arteko sintesia egiteak ETA-ri maila ideologikoan sendotasuna ekarri zion. Jarraian sintesi horren nondik norakoak ikusiko ditugu.

Askapen nazionala eta soziala

ETA-k 1966-1967. urteen artean egindako V. batzarrean onartutako Ideologia oficial de Y dokumentuan bere burua “Movimiento Socialista de Liberación Nacional”  bezala definitzen du. Bere burua deskribatzeko erabiltzen duen definizio honetan, lehenengo aldiz, abertzaletasuna eta sozialismoa uztartu egiten ditu. Orduz geroztik eta gaur egunera arte, sozialistatzat gain ez du ETA-k ezkerraren barruan egon daitezkeen korronte ezberdinen izendatzerik gehitu bere burua aurkezterakoan. Batzuk definizio eza salatu izan diote, baina egia esan horrek ahalbidetu egin dio bere baitan ezkerreko korronte ezberdinetako jendea izatea.

ETA-k 60. hamarkadan ezkertiartasunaren eta nazionalismoaren arteko sintesia egin zuen. Gauzatze hau ez zen lan erraza izan, garai hartako ingurune geoestrategikoak ez baitzizkion bateratze hori egiteko nahikoa erreminta  ematen. Europan 60. hamarkadan, Sobiet Batasuna eta, diferentziak diferentzia, bere inguruan zebiltzan herrialde sozialistak ziren ezkertiartasunaren iparra. Hauen eragina garrantzitsua zen Europa kapitalistan bizi ziren ezkertiarrentzat ere. Materialismo dialektikoa (DIAMAT) zen jaun eta jabe eta honentzat bere eraikuntza ideologikoan, nazionalismoa txertatzeko elementu zaila zen; nazionalismoa ikuspegi ekonomiko eta politiko hutsez azaltzea zaila egiten baitzen. Jendartearen gorabeherak, sentimenduak eta komunitate bateko kide sentitzearen sentimendua arrazoimen hutsez azaltzea (moderniaren kumea baita marxismoa), formula matematikoekin maitasuna esplikatzearen antzeko zerbait izan daiteke. Ondorioz, nazionalismoaren inguruan egin ziren teorizazio guztiak hankamotz gelditzen ziren arazo nazionala zuten nazioentzat. ETA-k, abertzaletasun klasikoarekin nahikoa izan ez zuen moduan, ezkertiartasunarekin antzeko zerbait gertatu zitzaion, marxismo klasikoak ez baitzion nahikoa zume ematen egin nahi zuen  garapen ideologikorako. Hau aldatu egin zen materialismo dialektikoak zuen historiaren kontzepzio teleologikoak porrot egin zuenean. Ikuskera honek historia fase batzuen arabera ulertzen zuen, gizarte guztiek gainditu beharreko fase batzuen arabera. Horrela kapitalismoa, komunismoaren bidean derrigor pasatu beharreko geltokia litzateke. Hirugarren munduko herrialde gehienak kapitalismora heldu ez zirenez, hauek komunismora heltzeko oraindik kapitalismotik pasatu behar zirela pentsatzen zuen marxismo klasikoak. Ikuskera honen arabera beraz, Europako herrialdeak gertuago leudeke komunismotik; baina China, Kuba zein Vietnamgo iraultzek hori hankaz gora bota zuten eta bertako marxismoak nazionalismoa kontutan hartzen zuenez, ETA-ri oso interesgarri zitzaizkion bide berriak ireki zizkion.

Esta eclosión del fenómeno tercermundista exigirá un enorme esfuerzo de adaptación de las tesis marxistas a las nuevas necesidades surgidas, pero tal adaptación no vendrá de la mano de los teóricos marxistas de los países desarrollados, sino que se producirá en los propios países tercermundistas[v]

Mao Tse Tung izan zen fenomeno honi hezurdura teorikoa eman ziotenetariko bat. Gauzatu zuen ekarpen ideologikoan, askapen nazionala eta soziala bateratu egin zituen, eta hau da, hain zuzen, ETA-ri erakargarri egin zitzaiona. Mao-k, ETA-k segituan bere egin zuen, Frente Nazionalaren kontzeptua plazaratu zuen, zeinaren  helburua askapen soziala eta nazionala lortzea litzatekeen. Frente hau iraultzaren subjektua izango zen, eta proletalgoaz gain (baita nekazariak ere) behe burgesiak ere osatuko luke aipatu frentea.

Nuestra justa orientación política y nuestra sólida unidad tienen por objetivo incorporar a millones de integrantes de las masas al frente único nacional antijapones. Las grandes masas del proletariado, de los campesinos y la pequeña burguesía urbana necesitan nuestro trabajo de propaganda, agitación y organización. Se requieren mayores esfuerzos de nuestra parte para establecer una alianza con los sectores antijaponeses de la burguesía. Para que las masas hagan suya la política del Partido, aun debemos realizar esfuerzos prolongados y continuos, inflexibles y enérgicos, arduos y tenaces, pacientes y perseverantes. Sin tales esfuerzos, no conseguiremos nada. La formación y consolidación del frente único nacional antijapones, el cumplimiento de las tareas de este frente y el establecimiento de una republica democrática en China son absolutamente inseparables de esos esfuerzos de ganar a las masas. Si, gracias a esos esfuerzos, logramos reunir bajo nuestra dirección a millones de integrantes de las masas, podremos cumplir pronto nuestra tarea revolucionaria. Con nuestros esfuerzos aplastaremos sin duda alguna al imperialismo japonés y lograremos la completa emancipación nacional y social.[vi]

Frente nazionalak klase borrokaz gain borroka nazionala ere kontuan hartzen zuenez , leiho bat ireki zion behe mailako burgesiari.

Baña, bi esplotatze auek ez dira berdiñean erortzen euskaldun guztien gañea: euskal dirudunek bi izurri auetatik libre dira, beren abertzaletasuna galdu dutelako, eta beroiek diralako esplotatzaleak. Euskal jauntxo soll eta erdikoak aberri esplotazioaz joak daude, orregatik dute abertzale konzinzi. Euskal langil-taldea (euskaldun edo erdalduna) bi esplotazioak eta indarrik aundienarekin joak daude.[vii]

Nazionalismo iraultzailea, euskal sozialismoa

Nazionalismo iraultzailea kontzeptua Krutwigek sortu zuen 1966. urtean argitaratu zuen Nacionalismo revolucionario liburuan. Krutwigen asmoa, bai nazionalismoa eta bai sozialismoa batu eta biak barne hartzen dituen ideologia bat plazaratzea zen. Lortzen duen sintesiak euskal nazionalismoa ezkertiar iraultzailea dela eta espainolismoa atzerakoia dela baieztatuko du.

Nazionalismoa eta sozialismoa helburu politiko batzuk lortzeko estrategiak dira. Honekin ez dut biak plano berdinean dauden ideologiak direnik esan nahi, baina hori orain aztertzeko betarik ez dugun arazo bat da. Nazionalismoak, nazioak bizirauteko programa politiko bat egiten du eta normalean helburu estrategiko moduan estatua dauka. Sozialismoak bestalde, sistema ekonomiko politiko konkretu bat ezartzea du xede. Baina sistema hori ez da ezerezean ezartzen, estatu jakin batean baizik. Ondorioz bi ideologia hauen arteko sintesiak beste estrategia politiko bat sortuko luke, estatu sozialista helburu lukeena. Hau Krutwigen ustez, nazionalismo iraultzailea litzateke.

ETA-k V. batzarrean bere egingo du nazionalismo iraultzailea. Honek, aurretiaz azaldu dugun “Pueblo Trabajador Vasco “ri, hau da, euskal nazioko kideei, askapen soziala eta nazionala erdiesteko erreminta emango die. Nazionalismo iraultzailea horixe baita, euskal estatu sozialista bat lortzeko erreminta. Horrela azaltzen du ETA-k V. batzarrean onartutako programa ideologikoan:

La liberación Nacional del Pueblo Vasco es la liberación del Pueblo y del hombre vasco: es la negación total de una realidad actual, opresora. Esa negación total solo la puede efectuar el Pueblo Trabajador Vasco a trabes de su situación de clase explotada. Por eso, la lucha nacional del Pueblo Vasco es una afirmación socialista (Nacionalismo Revolucionario).[viii]

ETA-rentzat abertzaletasuna objektiboki iraultzailea da. Ideia hau Krutwigen Vasconia liburutik dator eta indarra hartzen doan ikuskera da, harik eta ETA-k V. batzarrean osoki bere egiten duen arte.

En nuestro caso concreto, el Nacionalismo Vasco es objetivamente revolucionario y su lucha es una aportación y una lucha del internacionalismo proletario.[ix]

Nazionalismoa eta sozialismoa batzeak komunismo klasikotik bereiztea ahalbidetzen dio, komunismo klasikoak, arestian azaldu dugun bezala, dena faktore ekonomiko eta politikoen bidez azaltzen baitu. Komunismo klasikoak egiten duen irakurketan jendartearen motorrak ekonomia eta politika lirateke. Nazionalismo iraultzailearekin lortzen dena, faktore kulturala sozialismoari txertatzea da. Bi faktore hauekin, politiko eta ekonomikoarekin, ezin dira azaldu jendartean gertatzen diren prozesu guztiak, historia barne. Kulturaren faktorea, nazionalismoak asko du horretatik, aparte uzteak ezkertiartasunera gerturatu nahi zuten nazionalismoei arazo handiak ekarri zizkien. Nazionalismoa azaldu nahi zuten komunistei ere bai noski, ez baitzuten nazionalismoaren fenomenoa azaltzeko erreminta ideologiko nahikorik. Hortaz ETA-k faktore ekonomiko, politiko eta kulturalak espresuki aipatzea, nazionalismoa ezkertiartasunarekin lotzeko egiten ari den saiakeraren adierazle argia da.

El NR [ Nacionalismo Revolucionario ] se desarrolla como necesidad imperiosa del Pueblo Vasco ante la opresión que surge del imperialismo extranjero español y francés, que se traduce en las enajenaciones que este sistema imperialista trae consigo inevitablemente en la Nación Vasca: Estas enajenaciones son principalmente culturales, económicas y políticas.[x]

Aldagai kulturala kontutan hartzeak dakarren eragin zuzenena, norberak bere bereizgarrien araberako sozialismoa eraikitzea da. Komunismo klasikoak faktore kulturala kontutan hartzen ez zuenez, maila teorikoan egiten zen eraikuntza ideologikoa edozein kulturatan (munduko edozein lekutan) berdin-berdin aplika zitekeela pentsatzeko joera zuen. Kasu honetan teoria praktikaren aurretik legoke. Horrela, ETA, nazionalista denez eta sortu nahi duen sozialismoa hezur haragizko leku batean kokatuta dagoenez, hots, Euskal Herrian, sozialismo propioa eraikitzearen aldekoa zen. Euskal sozialismoa PTV-k nazionalismo iraultzailearen bidez lortuko zukeena izango litzateke eta euskal nazioak dituen bereizgarriak kontutan harturik gauzatuko litzateke. Hau da ETA-k izan zuen lehenengo bereizketaren (ETA-berri) arrazoi nagusia; ETA-berrik aldarrikatzen zuen  sozialismoak ustez faktore kulturala (nazionala) alde batera uzten baitzuen. Ustez diot, praktikan nazionalismo espainolaren alde egiten zutela baitzioen ETAk. ETA-berrikoek, marxista klasikoek bezala, nazionalismoa burgesiarekin identifikatzen zuten, ondorioz, iraultzak, soziala bakarrik izan behar zuela zioten, eta iraultza horrek mundu mailakoa behar zuela izan. Arrazoiketa hau luzatuz gero, sentimendu nazionalik eta estaturik gabeko mundu batean bizi garela ondorioztatu beharko genuke, eta ez legokeela nazio zapaldurik. Laborategi bateko esperimentu batek eman dezakeen egoera neutro batean egongo bagina  argudiatze horrek balio izango luke agian; baina hori ez denez errealitatea, praktikan postura hori hartzeak interes espainolen alde egiten zuela ondorioztatu zuen ETA-k. Gainera sozialismoa lortuko balitz berau aplikatzeko marko bat beharko litzateke, eta. marko hori estatua da, mundu osoan momentu berean sozialismoa jartzea ezinezkoa baita. Hau oso ondo ulertu zuen ETA-k eta euskaldunek beraien sozialismoa eraiki behar zutela ondorioztatu zuen.

Queremos llamar la atención de esta V. As. Sobre los peligros que vemos en la superación de esta etapa:

1) Improvisación.- Tomar una ideología a partir de unas teorías validas en determinados países y en determinadas circunstancias, pretendiendo aplicarlas a las circunstancias actuales del pueblo de Euzkadi.

Esta ideología fue valida en unas condiciones concretas y es posible que en las mismas condiciones vuelva a ser valida. ¿Pero es que las condiciones objetivas de Euzkadi se presentan iguales?. Si no es así, la aplicación calcada daría lugar a la toma de posiciones que dejarían de lado los sectores que en las actuales condiciones y circunstancias de Euzkadi son hoy con su PRACTICA perfectamente revolucionarios: Mediana y sobre todo pequeña burguesía.[xi]


[1] ETA; “Carta a los intelectuales”, Euskadi eta Askatasuna II. Tomoa, Andoainen, Aise Liburuak S.A, 2005 (295.orr). ETA-k  1965.-eko bere IV. Batzarrean onartutako dokumentua.

63 ETA; “Carta a los intelectuales”, Euskadi eta Askatasuna II. Tomoa, Andoainen, Aise Liburuak S.A, 2005 (295.orr)


[i] “Ideologia oficial de Y”. Documentos Y, 7. Tomoa, Donostian, Editorial Lur, 1979 (98.orr.). ETA-k  bere V. batzarrean onartutako programa ideologikoa.

[ii] “Informe verde revisado”. Documentos Y, 7. Tomoa, Donostian, Editorial Lur, 1979 (69.orr.). ETA-k  bere V. Batzarreko programa ideologikoa finkatzeko erabilitako testua da.

64“Ideologia oficial de Y”. Documentos Y, 7. Tomoa, Donostian, Editorial Lur, 1979 (98.orr.)

[iv] Casanova, Iker; ETA 1958-2008. Medio siglo de historia, Tafallan, Editorial Txalaparta s.l., 2007 (80.orr.)

[v] Jáuregui, Gurutz; Ideologia y estrategia politica de ETA. Análisis de su evolución entre 1959 y 1968,  Madrilen, Siglo XXI de España Editores S.A., 1981 (436.orr)

[vi] Tse-Tung, Mao; Obras escogidas de Mao Tse-Tung, I. Tomoa, Madrilen, Editorial Fundamentos, 1974 (313. orr)

[vii] Goiri; “Sozialismoa eta abertzaleen batasuna”, Zutik 44. zenb., 1967

[viii] “Ideologia oficial de Y”. Documentos Y, 7. Tomoa, Donostian, Editorial Lur, 1979  (98.orr.)

[ix] “Ideologia oficial de Y”. Documentos Y, 7. Tomoa, Donostian, Editorial Lur, 1979  (99.orr.)

[x] “Ideologia oficial de Y”. Documentos Y, 7. Tomoa, Donostian, Editorial Lur, 1979  (99.orr.)

[xi] “Informe verde revisado”. Documentos Y, 7. Tomoa, Donostian, Editorial Lur, 1979 (61.orr.)

4. BIBLIOGRAFIA

- Apalategi, Jokin eta Iztueta, Paulo; El marxismo y la cuestion nacional vasca, Editorial Itxaropena S.A, 1977

- Arana, Sabino; “Fuerismo es separatismo”; El pensamiento de Sabino de Arana y Goiri a traves de sus escritos, EAJ-PNV.

- Askoren artean; Documentos Y, Donostian, Editorial Lur, 1979

- Askoren artean; La cultura del exilio Vasco, Donostian, J.A Ascume Edizioak, 1994

- Askoren artean; Euskadi eta Askatasuna I. eta II. Tomoak, Andoainen, Aise Liburuak S.A, 2005

- Azurmendi, Joxe; Arana goiri-ren pentsamendu politikoa, Donostian, Hordago S.A, 1979

- Azurmendi, Joxe; Nazionalismo internazionalismo euskadin, Donostian, Hordago S.A, 1979

- Beltza; El nacionalismo vasco 1876-1936, Donostia, editorial Txertoa

- Beltza; El nacionalismo Vasco zen el exilio 1937-1960, Donostian, Editorial Txertoa, 1977

- Casanova, Iker; ETA 1958-2008. Medio siglo de historia, Tafallan, Editorial Txalaparta s.l., 2007

- Ernest, Renan; Zer da nazioa?, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2004

- ETA, Liburu zuria, ETA 1961-1962

- ETA; Zutik 44. zenb., 1967

- Jauregui, Gurutz; Ideologia y estrategia politica de ETA. Analisis de su evolucion entre 1959 y1968, Madrilen, siglo XXI editores S.A, 1981

- J. De Urkina; La Democracia en Euzkadi, Zarautzen, Beñat idaztiak, 1935

- Kohan, Néstor; Marx en su (Tercer) Mundo. Hacia un socialismo no colonizado. Habanan, Editorial Biblos, 2003

- Letamendia, Francisco; Euskadi pueblo y nacion, I. eta II. Tomoak, Donostian, Kriseilu

- Miller David; Sobre la nacionalidad. Autoderminación y pluralismo cultural, Buenos Airesen, 1997

- Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Buenos Aires, Ediciones Norbait

- Smith, Anthony D. ; Nacionalismo, Madrilen, Alianza Editorial, S.A, 2004

- Touchard, Jean; Historia de las ideas políticas, Editorial Tecnos, 2007

- Tse-Tung, Mao; Obras escogidas de Mao Tse-Tung, I. Tomoa, Madrilen, Editorial Fundamentos, 1974

- Zabalo, Julen; Abertzaleak eta ezkertiarrak, Donostian, Elkarlanean, 2000

- Zabalo, Garat; Xaho, el genio de Zuberoa, Tafalla, Txalaparta, 2004