Hizkuntzak

Astindu burua, Irauli mundua!

Iruñea

Ernai ha organizado un ciclo de formación para la juventud de Iruñerria en el que se repasará la historia del MLNV. Eleka participará en el curso impartiendo y compartiendo sus conocimientos. Éste, es el texto de la iniciativa.

 

Kaixo gazte!!

Sistema kapitalistak gazteoi inposatzen dizkigun bizi baldintza prekarioen aurrean, burujabetzan oinarritutako bizi eredu berriak eraikitzearen beharraz hausnartu genuen iaz garatu genuen prozesu eratzailean.

Gaur egun, herri zapaldu bat garen heinean, inposatzen dizkiguten egiturek helburu argia dute, gutxi batzuen aberastasuna bermatzea. Era berean, gure burujabetza indibiduala eta kolektiboa ukatzen dizkigute, gu garena baldintzatuz desideologizazioa eta alienazioaren bitartez. Baina gu, behar eta nahi duguna izango gara!!

Independentzia, sozialismoa eta feminismoaren bidean, gaurdanik izango gara burujabe.

Zentzu horretan, gure bizitzaren eremu guztietan garatzen ditugun praktikak aztertzea eta burujabetzaren norabidean iraultzea izango da gure asmoa.

Horretarako, Ernaik eskola bat izan nahi du. Kurtso honetan zehar gai ezberdinen inguruan hitzaldiak, tailerrrak eta eztabaidak antolatu eta bitarteko ezberdinak eskeiniko ditugu.

Hona hemen landuko ditugun gai ezberdinak:

 

- Militantzia ereduak

  • Nolakoak gara??
  • Zer lehenesten dugu?
  •  

- Nazio Askapen Mugimenduaren Ibilbidea

  • Nondik gatoz??
  • Nora goaz??
  •  

- Enpleguari alternatibak

  • Zer da lan egitea??
  • Zertarako egiten dugu lan??
  •  

- Elikadura burujabea

  • Zer jaten dugu??
  • Nondik dator jaten duguna??
  • Garrantzia ematen al diogu??
  •  

- Gizon/emakumea dikotomia eta heteronorma

  • Zer da emakumea izatea
  • Eta gizona izatea??
  • Nola harremantzen gara??
  •  

Hurrengo hilabeteetan zehar gai hauetan sakonduko dugu deialdi ezberdinak luzatuz. Era berean sistema honekin eta Espainiar estatu ustelarekin nazkatuta dagoen gazte orori independentzia, sozialismoa eta feminismoaren norabidean txikitasunetik handitasunera euskal Herri askea eraikitzera gonbidatzen dugu.

Nazio askapen mugimenduaren ibilbidearen inguruko ikastaroa